Urtero lez, aurten ere 2. Batxilergoko ikasleen orientazioa ahalbidetzeko, urte hasieran
unibertsitate batzuk eta goi mailako zikloetako zentru batzuk geure ikastetxera hurbilduko dira.
Aurtengo antolaketa eta planteamenduan berrikuntza bat proposatu dugu: gurasoak orientazio
saio hauetara gonbidatzea, zuok ere gure ikasleen etorkizunerako orientazioan betebehar
garrantzitsua bait daukazue.
Saio hauen helburuak hauexek dira:
I. “Informazio” saioak dira, beraz: unibertsitateek beraien heziketa sistema eta metodoa,
hizkuntzen trataera, gradu eskaintza, ikasketen zailtasunak eta irteerak, gastuak, ikasleen
jarraipena edo tutoretza planak, bekak eta diru laguntzak, etab.
II. “Orientazio” saioak dira, beraz: irizpideak eman behar dizkiete ikasleei unibertsitatea eta
gradu egokia aukeratzeko.
III. Dudak argituko dizkigute: galderen erantzunetarako tarte bat egongo da bai ikasle zein
gurasoek dauzkazuen duda guztiak argitu ditzazuen.
Ikastetxean antolatuta dauden saioen datak eta orduak hauek dira (Arrupe Aretoan egingo
ditugu):